Details

Joanaren jeansak


Joanaren jeansak


Ostiral saila, Band 46

von: João Manuel Ribeiro

7,49 €

Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Veröffentl.: 06.08.2024
ISBN/EAN: 9788498688733
Sprache: Baskisch
Anzahl Seiten: 64

Dieses eBook enthält ein Wasserzeichen.

Beschreibungen

Os Jeans de Joana liburuaren poemetan, haurrak izateari utzi diotenen baina oraindik heldutasunera iritsi ez direnen (hortik dator Poemas para Adultolescentecer azpititulua) kultura islatzen da, modu poetikoan islatu ere, aberastasun paradoxiko eta kontraesankorrean.
Nortasunaren bilaketa, maitemina, flirteoak, gurasoekiko eta eskolarekiko harremanak, kontraesanak eta dilemak, emozioak, erronka pertsonalak eta profesionalak, ametsak eta desioak, heldutasuna, modak, konbentzioak, digitalizazioa, teknologiaren eragina... Horiek guztiak irakurtzen eta idazten dira poetaren lan honetan, bizitzaren gogortasuna eta ironia albo batera utzi gabe.
JOÃO MANUEL RIBEIRO Idazlea, editorea eta ikertzailea. Hezkuntza Zientzietan doktorea, Coimbrako Unibertsitatean. Ikuskapen Pedagogikoa eta Prestatzaileen Prestakuntza masterra, unibertsitate berean. Haur eta Gazte Liburu eta Literaturako Masterra, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Teologiako masterra, Portoko Unibertsitate Katolikoan. Teologian lizentziaduna, unibertsitate berean.
Haurrentzako poesiaren autore oparoenetako bat da, eta haur literaturako hiru dozenatik gora liburu argitaratu ditu, poesian nahiz narratiban. Antologietan, eskolaeskuliburuetan, gramatiketan eta ariketa-liburuetan agertzen da. Haur eta Gazte Literaturaren arloan ikerketa eta kritika garatu ditu, artikuluak argitaratuz, zientzia-ekitaldiak sustatuz eta horietan parte hartuz.
JUAN KRUZ IGERABIDE (1956) Adunan (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan. Haur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua Begi-niniaren poemak izan zen. Geroztik lan ugari. argitaratu du, poesia zein prosaz.

Diese Produkte könnten Sie auch interessieren:

Kingdom of Crows 2: House of Pounding Hearts
Kingdom of Crows 2: House of Pounding Hearts
von: Olivia Wildenstein, Jodie Ahlborn, Johannes Klaußner
Preis: 29,95 €
So let them burn
So let them burn
von: Kamilah Cole
Preis: 14,99 €
The Protectors
The Protectors
von: Cyril Sansum
Preis: 8,49 €